XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeren eta (psubiqsubi) multzoko punto guztiak, OD-n aurkitzen badira orduan uniformetasuna osoa baitugu.

Hots: langileen arteko % 10-ek, alokairu-masaren % 10-a jasotzen dute, / % 30-ek, alokairu-masaren % 30-a, e.a.

Zenbat eta tarte handiagoa egon kurba eta diagonalaren artean, orduan eta banaketa kontzentratuagoa izango da, (edota zenbat eta kurba diagonaletik hurbilago egon, orduan eta banaketa uniformeagoa).

Abzisa ardatzean psubi kokatzen badugu eta ordenatu ardatzean qsubi, LORENZ-en kurba, karratuaren beheko triangeluan edukiko dugu (alokairuak txikienetatik handienetarantz ordenatu ditugunez gero, adibidez ezin dute % 25 langileek alokairu-masaren % 25-a inoiz lortu).

2.4.2. GINI-ren indizea.

Lonrenz-en kurba banaketen kontzentrazioaren argitzaile bada ere, zenbakizko indize batetaz kontzentrazioa neurtzea, komenigarria zaigu; esate baterako, erabilgarria izango zaigu banaketak gonbaratzerakoan.

Helburu honi erantzuten dio GINI-ren indizeak edo kontzentrazio-indizeak.

Marraztutako azalera diagonal eta kurbaren artean dagoena bada, honela definituko dugu , GINI-ren indizea: